2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

ELKAR LAZTANDU. 3. Maila.

ERLAXAZIOA ETA KONZENTRAZIOA. RELAJACION Y CONCENTRACION.

Kontzentrazioa eta erlajazioaren bidez, atentzioa eta entzuteko gaitasuna landu dugu. Amaieran, gogoeta bat izan dugu: beste guztiak adeitasunez tratatu behar dira, gu tratatzea gustatuko litzaigukeen bezala.

Mediante la concentración y la relajación, hemos trabajado la capacidad de escuchar y de atención. La reflexión que hemos hecho: tenemos que tratar bien a todos los demás, es decir, tal y como nos gustaría que nos tratasen a nosotros mismos.

Irune, Gh. Irakaslea.

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

EUTSI GOIARI


4B gelako ikasleek aukera izan genuen gure LAGUN lehen proiektuan amets egiteko. Amets egin genuen etorkizunean zer nolako pertsonak izan nahi dugun, zein gauza iruditzen zaizkigun ezinbestekoak osotasunean garatzen diren pertsonak izateko.

Hainbat ekintza egin genituen horretarako. Adibidez, aldizkarietatik ateratako argazkiekin bizitzaz betetako pertsonak irudikatu genituen. 

Horretarako, behatu eta aztertu genituen gure inguruan eta munduan dauden pertsona BETEAK, OSOAK.

Kaperan aldiz, landu genuen zer gauzek lotzen gaituzten eta ez diguten uzten pertsona indartsu eta beteak izaten.


Poliki-poliki gure barnean sartuz, gure barruan amesten dugun persona izatea lortu nahi dugu. Oso esperientzia aberasgarria izan da hau ere.

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

KAIXO LAGUNTXO!!! - ¡¡¡HOLA LAGUNTXO!!!



Orain dela aste gutxi batzuk, 1.go mailako ikasleek Laguntxo ezagutzeko aukera izan zuten, beraien bihotz handiak gordetzen dituzten sekretuak ikertzen lagunduko dien lagun berria.
Proiektu honetan zehar, gauza desberdinetaz hitz egiteko aukera izan dugu, bakoitzak bere buruarengan eta besteengan izan behar duen konfidantzaz, laguntasunari edota errespetuari buruz…hori dela eta, balore hauek guztiak, dantza baten bidez aurkezten saiatu gara.

Goza ezazue!



Fue hace unas semanas, cuando los alumnos de 1º de Primaria conocieron a Laguntxo, la pequeña mascota que les ayudará a descubrir los secretos que esconden sus grandes corazones. Durante este proyecto hemos hablado, de la confianda en uno mismo y en los demás, de la amistad, del respeto…y todo ello lo hemos querido expresar mediante este baile…

 ¡Qué lo disfrutéis!



2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

ONGI ETORRIAK!!! - ¡¡¡BIENVENIDOS!!!



ONGI ETORRIAK!!! Hauxe da 2.mailako lehenengo Lagun proiektuaren izenburua. Aurreko ikasturtean bezalaxe, aurten ere gure ikasleen barnekotasuna lantzen jarraitu nahi dugu, hori dela eta, gure lehenengo proiektua aurkeztu nahi dizuegu.

Proiektu honek, bizitzan pozten eta alaitzen dizkiguten gauza txikietaz jabetzeak duen garrantziaz hausnartzea du helburutzat eta horretarako ariketa desberdinak egin ditugu:
Inguratzen gaituen naturaren kontenplazioa egin dugu, gure hurbileko ingurua itsuak izango bagina bezala aztertu dugu, gure zentzumenak sakondu ahal izateko eta hau guztia, banaka etxera eramango dugun " Gauza Eder Txikien" liburuan bildu dugu, gero etxean familiarekin elkarbanatu ahal izateko. Azkenik, guretzako hain ezezagunak diren sentimenduen munduari buruz hausnartzen egon gara, eta  proiektu honetan zehar izandako sentipenak adierazteko, gelan "Emozioen Trena"  zintzilikatu dugu. 

Argazki batzuk uzten dizkizuegu gure esperientziaz goza dezazuen…. Hurrengo arte!

¡¡¡BIENVENIDOS!!!Este es el título del 1º proyecto Lagun de 2º de Primaria. Tal y como hicimos el curso pasado, este año queremos seguir trabajando la interioridad de nuestro alumnos, por eso mismo, queremos presentaros nuestro 1º proyecto
Este proyecto tiene como principal objetivo, profundizar en la importancia que tienen esas pequeñas cosas que nos rodean,  que nos hacen sentir tan bien y tan felices. Para ello hemos realizado diferentes actividades.

Hemos contemplado la naturaleza, hemos examinado nuestro entorno cercano como si fuésemos invidentes,  para profundizar nuestros sentidos y todo esto lo hemos recogido en el libro titulado “Las pequeñas preciosas cosas”, que los alumnos llevarán a casa para poder compartirlo con sus familias. Para terminar, hemos reflexionado sobre el mundo de los sentimientos, tan desconocido para nosotros y para mostrar todos los sentimientos vividos durante este proyecto hemos colgado en clase el "Tren de las Emociones".

Os dejamos unas fotografías para que podáis disfrutar con nuestra experiencia…. ¡Hasta la próxima!
                            "Gauza eder txikien" liburua - El libro " Las pequeñas preciosas cosas"

 
 Liburu barnean dauden marrazki eta komentarioak - Dibujos y comentarios escritos en libro



                                               Emozioen trena - El tren de las emociones

2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

5. maila. HAKUNA MATATA...

Hakuna matata, vive y sé feliz....

Azkeneko Lagun proiektuan, bosgarren mailako ikasleek bizitasuna landu genuen. Bizitasuna bizitzarako ahalmena bezala. Momentu askotan bizitzak grisa kolorea hartzen du eta ez diogu inolako kolorerik antzematen.
Hau guztia landu genuen eta indartu: nola bizi bizitasunez gure bizitzako momentu ezberdinak? Gorputzarekin, adierazpenarekin, Jesusekin...
Eta bizitako guztia, esaldi batekin laburtzen da: HAKUNA MATATA.

En el último proyecto Lagun los alumnos de quinto trabajamos la vitalidad. La vitalidad como una cualidad para la vida. En muchos momentos la vida se nos vuelve de color gris y no percibimos ningún color en ella.
Trabajamos todas estas cosas y las fortalecimos en nosotros: ¿cómo vivir cada día a tope de vitalidad? Con el cuerpo, con nuestra expresión, con Jesús...
Y todo lo vivido se resumen en esta frase: HAKUNA MATATA.