2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

ONGI ETORRIAK!!! - ¡¡¡BIENVENIDOS!!!



ONGI ETORRIAK!!! Hauxe da 2.mailako lehenengo Lagun proiektuaren izenburua. Aurreko ikasturtean bezalaxe, aurten ere gure ikasleen barnekotasuna lantzen jarraitu nahi dugu, hori dela eta, gure lehenengo proiektua aurkeztu nahi dizuegu.

Proiektu honek, bizitzan pozten eta alaitzen dizkiguten gauza txikietaz jabetzeak duen garrantziaz hausnartzea du helburutzat eta horretarako ariketa desberdinak egin ditugu:
Inguratzen gaituen naturaren kontenplazioa egin dugu, gure hurbileko ingurua itsuak izango bagina bezala aztertu dugu, gure zentzumenak sakondu ahal izateko eta hau guztia, banaka etxera eramango dugun " Gauza Eder Txikien" liburuan bildu dugu, gero etxean familiarekin elkarbanatu ahal izateko. Azkenik, guretzako hain ezezagunak diren sentimenduen munduari buruz hausnartzen egon gara, eta  proiektu honetan zehar izandako sentipenak adierazteko, gelan "Emozioen Trena"  zintzilikatu dugu. 

Argazki batzuk uzten dizkizuegu gure esperientziaz goza dezazuen…. Hurrengo arte!

¡¡¡BIENVENIDOS!!!Este es el título del 1º proyecto Lagun de 2º de Primaria. Tal y como hicimos el curso pasado, este año queremos seguir trabajando la interioridad de nuestro alumnos, por eso mismo, queremos presentaros nuestro 1º proyecto
Este proyecto tiene como principal objetivo, profundizar en la importancia que tienen esas pequeñas cosas que nos rodean,  que nos hacen sentir tan bien y tan felices. Para ello hemos realizado diferentes actividades.

Hemos contemplado la naturaleza, hemos examinado nuestro entorno cercano como si fuésemos invidentes,  para profundizar nuestros sentidos y todo esto lo hemos recogido en el libro titulado “Las pequeñas preciosas cosas”, que los alumnos llevarán a casa para poder compartirlo con sus familias. Para terminar, hemos reflexionado sobre el mundo de los sentimientos, tan desconocido para nosotros y para mostrar todos los sentimientos vividos durante este proyecto hemos colgado en clase el "Tren de las Emociones".

Os dejamos unas fotografías para que podáis disfrutar con nuestra experiencia…. ¡Hasta la próxima!
                            "Gauza eder txikien" liburua - El libro " Las pequeñas preciosas cosas"

 
 Liburu barnean dauden marrazki eta komentarioak - Dibujos y comentarios escritos en libro



                                               Emozioen trena - El tren de las emociones

2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

5. maila. HAKUNA MATATA...

Hakuna matata, vive y sé feliz....

Azkeneko Lagun proiektuan, bosgarren mailako ikasleek bizitasuna landu genuen. Bizitasuna bizitzarako ahalmena bezala. Momentu askotan bizitzak grisa kolorea hartzen du eta ez diogu inolako kolorerik antzematen.
Hau guztia landu genuen eta indartu: nola bizi bizitasunez gure bizitzako momentu ezberdinak? Gorputzarekin, adierazpenarekin, Jesusekin...
Eta bizitako guztia, esaldi batekin laburtzen da: HAKUNA MATATA.

En el último proyecto Lagun los alumnos de quinto trabajamos la vitalidad. La vitalidad como una cualidad para la vida. En muchos momentos la vida se nos vuelve de color gris y no percibimos ningún color en ella.
Trabajamos todas estas cosas y las fortalecimos en nosotros: ¿cómo vivir cada día a tope de vitalidad? Con el cuerpo, con nuestra expresión, con Jesús...
Y todo lo vivido se resumen en esta frase: HAKUNA MATATA.



2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Ulertu Nazazu / Entiéndeme

Plastilinaren laguntzaz eskultura sinboliko bat egitera gonbidatu genituen 4. mailako ikasleak.

Invitamos a los alumno-as de 4º a realizar una escultura simbolica utilizando la plastilina.






-          " Barkamena,  barkatzeko gaitasunak ; zoriontasunerako eta bizitzaren zentzua aurkitzeko bide bat da. "
               " El perdón, la capacidad de perdonar; es el camino para encontrar la felicidad y el sentido de la vida. "


2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

GURE BARNEKO ESPIRITUA / NUESTRO ESPÍRITU INTERIOR

Nola bizi izan genuen
Seigarren mailako ikasleak etzanda jarri ginen eta buruz gora. Erlaxaziorako pautak eman zizkiguten (isiltasuna, gelditasuna, arnasketa, kontzentratu) eta musika jarrita genuela, eskatu ziguten imajinatzeko gelan sartzen zela espiritu on baten itzala. Eta hau gure barnean sartzen zela, gure gorputzean.

Espirituak, gure barnean dagoela, ekintza onak egitera bultzatzen gintuen: imajinatu genuen gure barnean espiritu hori sartzen zela eta mugitzen hasi ginen ekintza horiek egiten. Horretarako minutu batzuk utzi zizkiguten.


Amaieran, imajinatu genituen egoera batzuk espirituak aldatzen zituenak eta orri batean idatzi genituen gero elkarbanatzeko. Hemen saio horren argazki batzuk.

Cómo lo vivimos.
Los alumnos de sexto nos tumbamos boca arriba en el aula. Nos dieron unas pautas para relajarnos (silencio, quietud, respiración, concentración) y con la música puesta, el profesor nos pidió que imaginásemos que en la sala entraba un buen espíritu. Y que éste se introducía en nuestro cuerpo.

Ese espíritu dentro de nosotros, nos impulsaba a hacer cosas positivas: nos lo imaginamos que estaba dentro de nosotros y nos empezamos a mover por la sala reproduciendo esas actividades. Para hacer eso nos dejaron unos minutos.

Para finalizar, nos imaginamos algunas situaciones en las que el espíritu nos cambiaba y lo apuntamos en una hoja para compartirlo. Aquí os dejamos unas fotos de esa sesión.





2014(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

JAKINMINA PIZTEN / PROMOVIENDO LA CURIOSIDAD

Jakin-gosea izan da Lagun Proiektuaren gaia 3. mailan. Erlijio Ekintzan, kaperara jaisteko aukera izan dute eta bertan erlaxazioa eta dantza kontenplatiboa egin dute.
Fomentar la curiosidad ha sido el objetivo del Proyecto Lagun, en 3º de primaria. En la asignatura de actividad religiosa han bajado a la capilla para ejercitar la  relajación y hacer un baile contemplativo.