2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

EUTSI GOIARI


4B gelako ikasleek aukera izan genuen gure LAGUN lehen proiektuan amets egiteko. Amets egin genuen etorkizunean zer nolako pertsonak izan nahi dugun, zein gauza iruditzen zaizkigun ezinbestekoak osotasunean garatzen diren pertsonak izateko.

Hainbat ekintza egin genituen horretarako. Adibidez, aldizkarietatik ateratako argazkiekin bizitzaz betetako pertsonak irudikatu genituen. 

Horretarako, behatu eta aztertu genituen gure inguruan eta munduan dauden pertsona BETEAK, OSOAK.

Kaperan aldiz, landu genuen zer gauzek lotzen gaituzten eta ez diguten uzten pertsona indartsu eta beteak izaten.


Poliki-poliki gure barnean sartuz, gure barruan amesten dugun persona izatea lortu nahi dugu. Oso esperientzia aberasgarria izan da hau ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina