2014(e)ko azaroa 25, asteartea

NI ZU BEZALAKOA ETA ZU, NI BEZALAKOA! / TU Y YO SOMOS IGUALES


Orain dela gutxi bukatu genuen 4. mailakoek bigarren proiektua. Izenburuak argi adierazten duenez, pertsona guztiok ditugun elkarren arteko desberdintasun eta berdintasunak landu ditugu. Gure arteko begirunea eta errespetua landu dugu beste hainbat gauzen artean.
Oso atsegina izan zen honako ekintza hau: gutako bakoitzak ekarri zuen bere bizitzako une garrantzitsu bat jasotzen zuen argazki bat. Argazki hauek maitasunez begiratu eta elkarrekin asmatu eta elkarbanatu behar izan genuen zer jasotzen zen irudi horretan.
Oso ekintza aberasgarria denontzat!

Hace poco que los de 4º de primaria terminamos nuestro segundo proyecto LAGUN del año. Como bien explica el título, hemos trabajado las diferencias y similitudes que tenemos las personas. También hemos trabajado la admiración y el respeto entre todos.
Ha sido una actividad muy agradable: cada uno tenía que traer una foto que recogiese un momento importante de su vida. Tuvimos que mirar cada foto con amor y, entre todos, imaginar y compartir qué es lo que quería decir.
Una actividad muy enriquecedora para todos!




2014(e)ko azaroa 14, ostirala

JAINKOAREN KRONIKAK / CRÓNICAS DE DIOS

Todos los proyectos Lagun terminan en la capilla. Mediante gestos, danzas y meditaciones, los alumnos se acercan al lenguaje del Dios-Amor Jesús. Aquí algunos ejemplos en los segundos proyectos que hemos desarrollado este curso.

Ubi Caritas
Dantza kontenplatiboa 5. mailan
5. MAILA.
Jainkoa = Maitasuna.
Otoitz giroan, dantza kontenplatibo bat egin genuen. Maitasuna eta karitatea dauden tokietan, Jainkoa dago. Gorputz osoarekin otoitz egitea oso berezia izan da, Jainkoak bakoitzari emandakoa gelarekin elkarbanatu dute eta.





3. MAILA
Adeitsua izateko prest? 
Zergatik gustuko dut besteek niri adeitasuna ematea? Jainkoari eskertu genuen, adeitasuna ematen dizkizuten pertsonak ondoan ditugulako. Otoitz berezitaz gozatu genuen: Elkar laztandu gaitezen!

6. MAILA

Egun berezi bat.
Ikustarazpen txiki bat egin genuen bakoitzaren egunerokoa aztertuz eta bertan Jesusen mezua ikusiz. Irudimena bitartez, laguntzaren bat behar duten pertsonen aurrean  jartzea  esperimentatu genuen. Zein jarrera izango nuke egoera honen aurrean? Zer egin dezaket  zoriontsuago egiteko pertsona hauek?

2014(e)ko azaroa 11, asteartea

ELKAR LAZTANDU. 3. Maila.

ERLAXAZIOA ETA KONZENTRAZIOA. RELAJACION Y CONCENTRACION.

Kontzentrazioa eta erlajazioaren bidez, atentzioa eta entzuteko gaitasuna landu dugu. Amaieran, gogoeta bat izan dugu: beste guztiak adeitasunez tratatu behar dira, gu tratatzea gustatuko litzaigukeen bezala.

Mediante la concentración y la relajación, hemos trabajado la capacidad de escuchar y de atención. La reflexión que hemos hecho: tenemos que tratar bien a todos los demás, es decir, tal y como nos gustaría que nos tratasen a nosotros mismos.

Irune, Gh. Irakaslea.

2014(e)ko azaroa 6, osteguna

EUTSI GOIARI


4B gelako ikasleek aukera izan genuen gure LAGUN lehen proiektuan amets egiteko. Amets egin genuen etorkizunean zer nolako pertsonak izan nahi dugun, zein gauza iruditzen zaizkigun ezinbestekoak osotasunean garatzen diren pertsonak izateko.

Hainbat ekintza egin genituen horretarako. Adibidez, aldizkarietatik ateratako argazkiekin bizitzaz betetako pertsonak irudikatu genituen. 

Horretarako, behatu eta aztertu genituen gure inguruan eta munduan dauden pertsona BETEAK, OSOAK.

Kaperan aldiz, landu genuen zer gauzek lotzen gaituzten eta ez diguten uzten pertsona indartsu eta beteak izaten.


Poliki-poliki gure barnean sartuz, gure barruan amesten dugun persona izatea lortu nahi dugu. Oso esperientzia aberasgarria izan da hau ere.

2014(e)ko azaroa 5, asteazkena

KAIXO LAGUNTXO!!! - ¡¡¡HOLA LAGUNTXO!!!



Orain dela aste gutxi batzuk, 1.go mailako ikasleek Laguntxo ezagutzeko aukera izan zuten, beraien bihotz handiak gordetzen dituzten sekretuak ikertzen lagunduko dien lagun berria.
Proiektu honetan zehar, gauza desberdinetaz hitz egiteko aukera izan dugu, bakoitzak bere buruarengan eta besteengan izan behar duen konfidantzaz, laguntasunari edota errespetuari buruz…hori dela eta, balore hauek guztiak, dantza baten bidez aurkezten saiatu gara.

Goza ezazue!



Fue hace unas semanas, cuando los alumnos de 1º de Primaria conocieron a Laguntxo, la pequeña mascota que les ayudará a descubrir los secretos que esconden sus grandes corazones. Durante este proyecto hemos hablado, de la confianda en uno mismo y en los demás, de la amistad, del respeto…y todo ello lo hemos querido expresar mediante este baile…

 ¡Qué lo disfrutéis!